XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOLOREZTATZEN ETA BERNIZTATZEN.

Egosi ondoren, buztinezko gorputzek geruza gorriska bat dute agerian.

Alde batzutan karrakatuz, apaindura politak lor daitezke.

Kolorea emateko metodo desberdinak daude.

Batetik tenpera pinturaz kolorezta daitezke.

Buztin gainean, pintura lehortzean, distirarik gabe geratzen da.

Distira berremateko eta bizitasun handiago emateko, nahikoa da berniz geruza txiki bat ematea.

Bestetik, esmaltatu ere egin daitezke.

Esmaltatu ondoren, azal gogor eta diztiratsua geratzen zaie.

Tira, jadanik zeuen industria antolatzen has zaitezkete.

- Batzu materiala prestatzeaz arduratuko zarete.

- Beste batzu txapa errektangularrak egiten berezituko zarete.

- Beste batzuk, bestelako formetako txapak egingo dituzue, dominak eta irudiak egiteko - Txapak apaintzeko taldea ere antolatuko duzue.

- Egostearen arduradunek ere egon behar dute.

- Pintatze eta esmaltatzearenak ere bai.

- Eta batzuk merkataltzearen ardura hartu beharko dute.